Larrea haur parkea berritu dute

Ataria 2018ko irailaren 3a

Amasa-Villabonako Udalak Osatuz Herrigintza programarekin jarraitu du aurrez hartutako konpromisoak garatuz berritu du parkea abuztuan.

"Kalitatezko eremu publiko modernoak sortzea" da helburua, eta beraz, herriko festak bukatu bezain laster, abuztuaren hasieran, Larrea auzoan dagoen parkearen berrikuntza lanak hasi zituzten, Behe Nafarroa jolaslekuan.

Eremuaren fisionomia aldatu da jolasteko aparailu berriekin. Montajes Garra S.L. enpresa zizurkildarrari eman zitzaion berrikuntza honen ardura, 25.476,55 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne; hortik, 15.000 euro haurrentzako jolasetara bideratu da eta 10.500 euro berrikuntza lanera.

Maite Izagirrek gidatutako gobernu taldearen ideia, "udalerriko haurrentzako parkeak modernizatzen eta hiriko birsorkuntza egiten jarraitzea da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!