50 postu izango dira Irrintzi elkarteak antolatutako azoka berezian

Ataria 2018ko abuztuaren 31

Irrintzi elkarteak antolatzen du urtero ekitaldia Txermin auzoko Zubimusu ikastolaren egoitzan. 09:30etik 14:00etara ospatuko da irailaren 8an, larunbatarekin, eta Aiztondoko elkarteen arteko XXIII. Isats Gisatu lehiaketa ere egingo da.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako artisau produktuen azoka berezian, eztia, ahate produktuak, gaztak, hestekiak, ogia, gozoak, ardoa, arrain kontserbak, mermeladak eta baita kosmetika, ukenduak, bitxiak eta bestelako produktuak aurkeztuko dira. Guztira 50 postu izango dira. Hiru onenak sarituko dituzte.

Horrekin batera, azoka honekin batera XXIII. Isats Gisatu lehiaketa izango da. Aiztondo bailarako elkarte ezberdinek parte hartuko dute. Emaitzak 12:00etan emango dituzte eta irabazleek Arantza Hotelak eskainitako gau bateko egonaldia jasoko du sari bezala. Iaz zazpi elkartek eman zuten izena eta Adunako Txulobikoek eraman zuten lehen saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!