Amasa-Villabonako Udalaren 2018ko santio jaietako balantzea:
San Inazio eguneko ekitaldiekin batera bukaera eman diogu Santio Jaietako edizio berri bati eta balantzeak ezin zuen hobeagoa izan. Festetako komisio taldeak eta udaletxeak sortu duten ekitaldien programa normaltasunez garatu da eta oso ona izan da antolakuntzaren maila ere.
Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuz, festa hauetan herriko parte-hartze mailan egon den igoera nabarmenduko genuke; honek eragin zuzena izan du eskaini diren ekitaldien maila eta aukera anitzarekin.
Horregatik, udalak herritarrak zoriondu nahi ditu: alde batetik, billabonatar guztien parte-hartzea eskertu, hau horrela izango ez balitz, festak ez zirelako berdinak izango; eta bestetik, herritarrek izan duten gizalegezko eta errespetuzko jarrera ere eskertu, horri esker, guztion eta guztiontzako festak izan baitira. Azkenik, udaleko langileen lana eskertzen du (kultur teknikaria, obretako eta zerbitzuetako brigada, udaltzaingoa…).
Udaletik, denontzako den programa plural, inklusibo eta politikarik gabekoa lantzen jarraituko dugu eta hurrengo urteetako Santio Jaietan jarraipena izaten saiatuko gara.
Mila esker guztioi!