Villabonako Santio jaiak 2018

«Une txikiek egiten dute herri hau hain handi»

Mikel Iraola 2018ko uztailaren 30a

santiotan kantari kantujira  10 1532948503646
santiotan kantari kantujira  30 1532948872424
santiotan kantari kantujira  41 1532949072762
santiotan kantari kantujira  44 1532949120875
santiotan kantari kantujira  1 1532948336494
santiotan kantari kantujira  2 1532948352652
santiotan kantari kantujira  3 1532948372382
santiotan kantari kantujira  4 1532948385255
santiotan kantari kantujira  5 1532948401715
santiotan kantari kantujira  6 1532948441965
santiotan kantari kantujira  7 1532948458175
santiotan kantari kantujira  8 1532948474282
santiotan kantari kantujira  9 1532948487844
santiotan kantari kantujira  11 1532948519388
santiotan kantari kantujira  12 1532948537905
santiotan kantari kantujira  14 1532948567943
santiotan kantari kantujira  15 1532948586819
santiotan kantari kantujira  16 1532948603281
santiotan kantari kantujira  17 1532948619594
santiotan kantari kantujira  18 1532948636672
santiotan kantari kantujira  22 1532948700800
santiotan kantari kantujira  23 1532948734270
santiotan kantari kantujira  24 1532948760672
santiotan kantari kantujira  25 1532948785112
santiotan kantari kantujira  26 1532948802265
santiotan kantari kantujira  27 1532948820893
santiotan kantari kantujira  28 1532948838057
santiotan kantari kantujira  29 1532948856362
santiotan kantari kantujira  31 1532948888903
santiotan kantari kantujira  32 1532948907611
santiotan kantari kantujira  33 1532948924363
santiotan kantari kantujira  34 1532948939430
santiotan kantari kantujira  35 1532948955374
santiotan kantari kantujira  36 1532948971652
santiotan kantari kantujira  37 1532948986660
santiotan kantari kantujira  38 1532949004233
santiotan kantari kantujira  39 1532949040446
santiotan kantari kantujira  40 1532949056457
santiotan kantari kantujira  42 1532949088653
santiotan kantari kantujira  43 1532949104644

Hirugarren urtez jende ugari bildu da Santiotan Kantari kantujiran. Aurten, gainera, izen bereko kantu propioa estreinatu dute.

Duela hiru urte ekin zioten, herritarren ekimenez, Santio jaietan euskal kantak kantatzeari. Harrezkero, haur, gazte eta ez hain gazte bildu izan da herriko kaleak kantuz alaitzeko.

11:30ean zuten hitzordua, Olaederra kiroldegiaren aurrean. Aurten abestien letrak jarraitzeko bi telebista eta guzti. Eta nola ez, musikari ugariren eta Villabonako eta Zizurkilgo erraldoi eta ipotxen konpartsen konpainia ederrarekin.

Badu xarma kantujira honek. Baina aurten izan du beste berezitasun bat. Izan ere, kantu propioa falta zutela-eta, Drindots taldearen kantu bat musikatu eta bere egin dute Santiotan Kantari ekimenekoek. Oihana Iguaran bertsolariak jarri dizkio letrak, eta gaur abestu dute estreinakoz:

Ez aje ta ez logale
doinu ederren maitale
kantua beti izan delako
pozen eroale
Kantari zein kantuzale
elkarrekin kalez kale
desberdinetik bat egiteko
gai garen seinale (Bis)

Izan arren tonu motza
meritua da bikoitza
gure_eztarritan jarri ezkero
bakoitzak bihotza
altxatu lasai kokotza
eta alboratu lotsa
denok daukagu eta atera
dezagun ahotsa (Bis)

Herrigintzaren balantzan
hemen ez gaude zalantzan
gure hizkuntzak ta doinu zaharrek
irauteko plazan
biharkoen esperantzan
ta euskararen norantzan
jarri ditzagun oinak kantuan
ta ahotsak dantzan (Bis)

Herritik ta herriari
egin nahi diogu argi
bakarrik baino hobe delako
elkarrekin ari
ahots urratuen gaindi
Santioetan kantari
une txikiek egiten dute
herri hau hain handi (Bis)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!