Villabonako Santio jaiak 2018

Santio txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2018ko uztailaren 27a

santio pala pilota txapelket 1 1532719101964
santio pala pilota txapelket 2 1532719124991
santio pala pilota txapelket 3 1532719150087
santio pala pilota txapelket 4 1532719170882
santio pala pilota txapelket 5 1532719183992
santio pala pilota txapelket 6 1532719199796
santio pala pilota txapelket 7 1532719232695
santio pala pilota txapelket 8 1532719256008
santio pala pilota txapelket 9 1532719271535
santio pala pilota txapelket 10 1532719294665
santio pala pilota txapelket 11 1532719314092
santio pala pilota txapelket 12 1532719328180
santio pala pilota txapelket 13 1532719344549
santio pala pilota txapelket 14 1532719360915
santio pala pilota txapelket 15 1532719380479
santio pala pilota txapelket 16 1532719401773
santio pala pilota txapelket 17 1532719418539
santio pala pilota txapelket 18 1532719434050
santio pala pilota txapelket 19 1532719450054

Santiotako pala eta pilota txapelketen finalak jokatu dituzte Bear Zana pilotalekuan.

 

Emakumeen pala txapelketako finala izan da jokatu duten lehen neurketa. Agirre eta Altuna izan dira txapeldun, Gonzalez eta Etxaniz 17an utziz. Hain zuzen, Amaia Agirreren bikoteak min hartu du eta 12 urteko Garazi Altunak jokatu du bere alboan. Meritu izugarria, ezbairik gabe.

Ondoren, gizonezkoen txanda izan da. Beloki eta Eskudero andoaindarrek erraz irabazi dute, Luisa eta Karreraren aurka: 30-12. Hasieratik hartu dute aurrea txapeldunek, eta garaipena bideratu dute, 9-1 jartzeraino. Gero hobeto aritu dira Luisa eta Karrera, baina ezin izan dute askorik gerturatu.

Hirugarren eta azken neurketa eskuz binaka jokatu dute. Apezetxea eta Murgiondo izan dira garaile. Urmeneta eta Urruzola asteasuarrak osatutako bikoteari 22-15 irabazi diete, eta beraz, Pebet Memoriala jokatzeko txartela eskuratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!