Villabonako Santio jaiak 2018

Maria Isabel Zendoia Usandizagak irabazi du Atari Bizi lehiaketa

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Amasa-Villabonako balkoi eta atari ederrenen saria irabazi du Kale Nagusian bizi den billabonatarrak.

Aurtengo epaimahaia Jorge Aranburu eta Eneko Gorostidi lorezain adituek eta Alaitz Bilbao udaleko ingurumen teknikariak osatu dute.

Uztailaren 19an bildu ziren herriko balkoiak ikusteko, eta horien artetik Maria Isabel Zendoiarena izendatu dute ederrena. Itzalpe jatetxean otordu bat eta herriko dendetan erosketak egiteko 100 euroko saria irabazi ditu.

Bigarren saria Txermin kaleko Maria Belen Martiarena Etxebestek irabazi du. Berak ere 100 euroko txekea jaso du saritan, herriko saltokietan gastatzeko.

Hirugarren sariduna Kale Berriko Edurne Zaldua Uranga izan da. Bere kasuan, 85 euro gastatzeko aukera izango du herriko komertzioetan.

Bestalde, aurtengo Santio jaien egitarauko azalaren lehiaketa irabazi duen Jorge Domenech herritarrak diploma jaso du Ibon Ariznabarreta eta Maria Luisa Arija zinegotzien eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!