Villabonako Santio jaiak 2018

Antrax taldeak irabazi du Santio futbito txapelketa

Iñigo Otaegi 2018ko uztailaren 25a

Antrax eta 2ak taldeek jokatu zuten finala, eta 1-0 gailendu zen Antrax. Jendez bete zen Errebote plaza eta sekulako giroa izan zen.

Partida hasi eta minutu gutxira, Antraxek zorizko jokaldi baten ostean, gol erabakigarria sartu zuen. Hortik aurrera, 2ak taldea ernatu egin zen, eta jokoan nagusitzen hasi zen.

Antraxeko jokalariak euren atea zaintzera mugatu ziren, partidaren azken hatsera arte. Ez zen berdinketarik eman, Haritz Clementek, Antrax taldeko atezainak, sekulako geldiketak egin zituelako; norgehiagokako jokalaririk onenaren saria eman zioten. Antrax txapeldun, beraz.

Beste sariak:

Zamora saria: 2ak taldea
Golegile nagusiaren saria: Iurgi Iraola
Txapelketako jokalari onenaren saria: Jeremy
Txapeldunordea: 2ak taldea
Txapelduna: Antrax taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!