Villabonako Santio jaiak 2018

Hasi da zortzi eguneko maratoia

Ataria 2018ko uzt. 24a, 20:06

Aurten 50 urte bete dituen Aizkardi mendi elkarteak bota du suziria, eta honenbestez, hasiera eman zaie Villabonako Santio festei.

Olaederrako frontoian Behar Zana kirol elkarteak antolatu dituen pilota txapelketekin hasi da jai egitaraua. Frontenis txapelketan, 22 eta 10 irabazi dio Eneko Maizek Mikel Otañori. Eskuz binakako txapelketa herrikoian, Otegi eta Iguaranek 22 eta 09 irabazi diete Karreta eta Nazabali.

Arratsaldeko 18:00 zirenean lehertu da festa Erreboteko plazan. Aizkardi mendi elkarteko bi kidek piztu dute suziria eta Iraunkorrak txarangako doinuek saltoka jarri dute jendea. Berdura plazatik begiratu diote festari Santiago egoitzako egoiliarrek. Fleming herri-eskolak taberna gunea jarri du aurtengo Santio festetan eta suziria lehertzearekin batera gozokiak banatu dituzte haurren artean.

Suziri alternatiboa

Villabonako preso eta iheslarien aldeko argazki erraldoia atera ondoren, Onddo plazara aldatu da festa. Egitarau alternatiboa prestatu du aurten gazte asanbladak eta elektrotxarangaren doinuekin abiatu nahi izan dute jai giroa. Aurrez, ordea, Remi Ayestaranen oroitarriari egin zaion erasoa gaitzetsi eta familiari elkartasuna adierazi diote gazteek.

"Azkeneko hilabeteetan egindako lanak badirudi fruituak eman dituela", esan dute gazte asanbladako kideek. "Eztabaida, haserre, motibizazio, ilusio eta auzolanez egindako jaiak dira. Merezi du, herritarrek beraien borondatez eta esfortzuz autogestionatutako festak izatea. Gazte egunik, kontzertu alternatiborik, danborradarik edota presoekiko elkartasun ekimenik gabeko jaiak irudikatzen al ditu inork?", galdetu dute txupinazoaren aurreko agerraldian. Hausnarketa baten beharra dagoela aipatu dute asanbaldako kideek eta abiatutako bideari beste hainbat eragilek helduko diotenaren esperantzaz hitz egin dute. Onddo plaza deitutakoan eraso sexista, arrazista eta homofoborik ez dutela onartuko azpimarratu dute, eta eraso hauek gertatuz gero "erantzun gogor bat" emateko deia egin dute.

Erraldoi berriak kalean

Besamotza konpartsak gaur atera ditu kalera, lehen aldiz, egin berri diren erraldoiak: Amasako Iturri-Goxoko emakumea, Besamotza pilotaria eta baserritar bikotea. Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta zeharkatu dituzte Villabonako kaleak.

Bide batez, zozketa bidez aukeratu dute Kuadrillen Eguneko mahaiak hartzeko eta tokia aukeratzeko hurrenkera. 33 zenbakia atera dute eta zenbaki hori duen kuadrilla (Gu geu) izango da lehena mahaia hartu eta tokia aukeratzen. Zenbaki horri jarraituz, zerrendan atzetik datozenek pasa beharko dute larunbat eguerdian mahaiaren bila. Zerrendako zenbaki pareak Etxeondo parkeko erreka aldean jasoko dituzte mahaiak eta zenbaki inpareek Etxeondo auzoko etxeen aldean. Hauek dira kuadrilla guztien izenak, mahaiak eta aulkiak banatzeko ordenan: 

Kuadrilaren izena/lagun kopurua

  • Gu geu: 12
  • Elduyon: 10
  • Moxkor: 10
  • Bako eta Pantzart: 45
  • Zuzunbak: 28
  • Matraka: 11
  • Txantxeta: 35
  • Zaldi urdina: 10
  • Kuluxka: 14
  • Urrakix: 8
  • Xarhos: 16
  • Wesk: 12
  • Paprika: 6
  • IzenikBe:12
  • Utikan: 8
  • Wuitxu: 25
  • Doministiku: 8
  • Ixildu hai: 12
  • Sinmas: 16
  • Poz pozik: 30
  • Barrileteak: 9
  • Parabellum: 20
  • Z.e: 12
  • Zepelin: 6
  • Hausnitz: 17
  • Garraxi: 18
  • Intzak lasai: 30
  • Xaxari!: 11
  • Oidek: 8
  • Egarri: 16
  • Trinkatzaileak: 20
  • Artazak: 20
  • Gutarrak: 19
  • Carbonarios: 14
  • Xibaritak: 10
  • Karumix: 10
  • Potxus: 12
  • Jun da Bertan: 25
  • Jakintzan: 34
  • Dreamteam: 15
  • Marujas: 10
  • Hunkax: 12
  • Harrapaezinak: 12
  • GNT: 24
  • Hornonbait: 5
  • Ambizi: 21
  • Kalakariak: 11
  • Mugaik-be: 14
  • Saltseruak: 10
  • Bota zak:20
  • Laboralekoak: 9
  • Txutxuero: 20
  • Jan, Ean eta Lo: 9
  • Arbitz: 8
  • Parranderoak: 25
  • 78ko belaunaldia: 30
  • Jon Plaza: 13
  • Jo ta su: 20
  • Remix: 27
  • Atxekopituk: 9
  • Match: 5
  • Exer Handi!: 9
  • RP: 7
  • Ttirriki ttarraka: 8
  • Nortaku: 8
  • Ezeten Giro: 12
  • Kixkurli: 8
  • Emaiok: 10
  • Ardi Beltzak: 25
  • Campamento Base: 20
  • Ttak: 6
  • Bostna: 20
  • Putreak: 16
  • Hainbat: 7
  • Apa Hi: 16
  • Pott inda: 12
  • Bota zak: 20
  • Chip: 14
  • Magazken: 7
  • Peña carrito: 15
  • Kixbitarrak: 26
  • Kixbi: 30
  • Batis: 8
  • Ukiezinak: 16
  • OLT: 6
  • Mozket: 20
  • Kazagastañas: 12
  • Senorbak: 7
  • Blitz: 10
  • Ainara Angulo: 18
  • Trakatza: 15
  • Olatz Garate: 8
  • Hogeitalau zazpi: 30
  • 2ak: 25
  • Hintzak hik: 20
  • Kembu: 6
  • Beti lo: 7
  • Arania: 10
  • Popurri: 18
  • Kaos: 7
  • Xexatek: 15
  • Erbatax: 9
  • Totalak: 6
  • Kilbil: 6
  • Bexamela: 12
  • Besteik Ez: 8
  • Txintxuak: 10
  • Ekedne: 6
  • Denetik: 30
  • Betiparen: 12
  • Lauaxeta: 15
  • Mixtox: 16
  • Izutezinak: 18
  • Deabru gorrik: 13
  • Antrax: 9
  • Hagitz: 8
  • Gu Geu: 28
  • Bihurris: 8
  • Auskalo: 12
  • Portxeta: 22
  • Yanyakha: 5
  • Emayok:16                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                             

Herri afariaren aurretik helduen futbito txapelketako finalak jokatu dira eta afalostean musika izango da: Erreboteko plazan Laiotz eta Txistulari plazan 40 urtetik gorakoentzat DJ emanaldia. 23:00etan, urteroko ohiturari jarraituz, eta jai alternatiboen egitarauaren barruan, herri danborrada aterako da Patxaranga txarangak alaituta. Eta Onddo gunean TPR eta Koltxoi! taldeak ariko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!