Indarkerian sexistaren aurrean instituzioaren erantzun protokoloa onartu dute

Ataria 2018ko uztailaren 19a

Gipuzkoako Foru Aldundiak orain dela hilabete gutxi batzuk aurkeztutako emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala onartu du Amasa-Villabonako udal gobernuak.

Plan honen helburua, eraso sexistak salatzerako orduan, gizarte agente eta udalak lankidetza fronte bat sortu eta indarkeria matxistaren aztarna duten ekintzen aurkako zilegitasunezko mugimendu kooperatibo baten irudia eskaintzea da. Hau da, emakumeenganako berdintasun eta errespetu soziokultural ereduak sustatuko dituen kooperazio dinamika bat sortzea.

Onartu den protokoloak, homofobia, lesfobia eta transfobia indarkeria kasuak barnean hartzen dituelarik, indarkeria sexistaren aurrean tolerantzia zero duen kultura bat sortzea bilatzen du; erasotzailearen zigorgabetasuna, biktimaren errespetua eta berbiktimizazioa ekidingo dituzten erantzun irmoak hartuz.

Protokoloaren garapenak argi uzten du, beti eta momentu oro, indarkeriaren erantzukizuna eragiten duenarena dela eta ez biktimarena. Aldi berean, akzio plan honek, beste indarkeria agertokietarako erantzun espezifikoak ere aurreikusten ditu, biktimen arretaren arduradunak diren udal sailen sistema koordinatu bat eta Ertzaintza, Osakidetza, mugimendu asoziatibo eta Foru Aldundiko kideen arteko kooperazio orokorrago bat lortuz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!