Villabonako Santio jaiak 2018

Santio jaietako pilota txapelketako finalerdiak

Ataria 2018ko uztailaren 18a

Palaz, gomazko paletaz, eskuz eta frontenisean jokatuko dituzte gaurtik hasita partidak, Villabonako Bearzana pilotalekuan.

Behar Zana elkarteak antolatu duen txapelketa aurrera doa. Batetik, 20 bikotek parte hartu duten nagusien mailako txapelketako finalerdiak jokatuko dira bihar, uztailak 19, Bearzana pilotalekuan.

19:00etan hasita, lehen partidan Behar Zanako Lizaso billabonarrak eta Txaramako Esnaolak jokatuko dute Azpeitiko Ilunpe taldeko Apezetxea eta Azpeitiko Murgiondoren aurka.

Bigarren partida, Behar Zanako Urbieta I.a asteasuarrak bere anaia Xabi Urbieta II.arekin jokatuko du iazko txapeldun diren Urmeneta añorgarra eta Urruzola asteasuarraren aurka.

Beraz, azken urteetan ez bezala, finalerdietan Behar Zanako bi bikote eta bailarako 3 bikote izango dira.

Bestetik, gaur pala partidak jokatuko dira, hauek ere Villabonako pilotalekuan. Bihar, frontenis eta eskuz txapelketa herrikoiaren barruko finalerdien txanda izango da. Txapelketa Herrikoian fianlerdiak Iguaran-Otegi vs. Mancisidor-Laborde eta Karrera-Nazabal vs. Zubeldia-Etxeberria bikoteek jokatuko dute.

Frontenisean Maizek Agirrezabalaren aurka jokatuko du eta Alkortak Arrateren aurka.

Eta ostiralean berriz, emakumezkoen palako finalerdiak jokatuko dira. Batetik Agirre-Altunak jokatuko dute Osa eta Maiteren aurka eta bestetik Unzue eta Aburuzak Etxaniz eta Gonzalezen aurka.

Frontenis eta eskuz, txapelketa herrikoiaren finalak hilaren 24ean jokatuko dira eta pala gomaz, pala emakumeak eta eskuz nagusien finalak berriz 27an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!