Seaska haurtzaindegiak jolastoki berria izango du

Ataria 2018ko uztailaren 16a

Amasa-Villabonako Udalak, 7.420 euroko inbertsioa egingo du eta abuztuan pintaketa lanak amaitu ondoren, eraikuntzako goiko solairuan kokatuta egongo da jolastoki berria.

Udalak, zentroko egokitzapenak egiteko diru partida bat eskaini zuen eta Seaskako langileak izan dira joko eremu berri hau gehitzeko erabakia hartu dutenak, horrez gain, lehen solairuko hormak ere pintatu dituzte 1.420 euroko balioagatik. Aurreko urtean beste solairu bat pintatu eta hainbat eguzki oihal ipini zituzten.

Maite Izagirre (EAJ-PNV) alkateak azpimarratzen duenez, “orain dela denbora batetik jarraitzen ari garen akzio lerro bat da; herriko hezkuntza azpiegiturak hobetzeko konpromiso ekonomiko garrantzitsua hartzean datza, baina, beti ere, diru laguntza horien azken erabakia erabiltzaileen familia eta bertako langileen eskuetan utziz”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!