Proiektu eta inbertsio sorta garrantzitsua onartu ditu Amasa-Villabonako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2018ko uzt. 13a, 20:19

Amasa-Villabonako udal gobernuak proposatuta, 888.400 euroko inbertsio sorta onartu du Ogasun batzordeak. Besteak beste, Errebote Plazako erreforma integrala, Amasako frontoiko birmoldaketa eta Oriamendi auzoko udal jabetzako etxebizitzaren egokitzapena onartu dira.

Uztailaren 12an, Ogasun sailak, EAJren gobernu taldeak aurkeztutako, 888.400 euroko proiektu multzo eta inbertsio garrantzitsuak dituen kreditu aldaketen proposamena onartu zuen. Horrez gain, Malkar denbora libreko taldearentzako (6.300 euro) eta Tolosaldeko emakumezkoen arraun klubarentzako diru laguntza (3.000 euro) ere onartu ziren.

Kredituen aldaketek ondorengo proiektuak burutzea ahalbidetuko dutela jakinarazi du prentsa ohar bidez Amasa-Villabonako Udalak:

Errebote plazako erreforma integrala (402.100 euro)

Momentu honetan oso hondatuta dagoen eremu publiko honen fisionomia eraldatuko du proiektu honek. Erreforma integral bat da eta horren barnean, zolaketa aldaketa egin, argiteria berria ipini, hormen eta udaletxearen pintaketak egin eta plazari izena ematen dion errebote jokoari garrantzi berezia emango zaio. Ekimen honek, kalitatezko eremu balioanitza eta modernoa eratzea bilatzen du, bere singularitate eta topaketa zentro printzipalaren erdigunea den Villabonako udal eta gizarte espresioa. Helburua, momentu honetan plazak sufritzen duen utzikeria eta degradazio egoerarekin amaitzea da.

Amasako pilotalekuaren birmoldaketa (253.400 euro)

Ekintzak: teilatuko erreforma integrala, aldamenetako hormetako arrakala garrantzitsuen deuseztatzea, hustubideen bideraketa, larrialdietarako irteeren hobekuntza eta mugimendu murriztuko pertsonentzako guztiz irisgarria izango den bainugela berri bat izango duen aldagelen berrikuntza.

Oriamendi auzoko etxebizitzaren egokitzapena (80.000 euro)

Gizarte zerbitzuetako udal eremuak erabiltzeko etxebizitza bat du udaletxeak auzo honetan. Urteetako prestaketa desegokiaren ondoren, hornidura ekonomiko berria erabilgarri izango da bere egokitzapen osorako. Emergentzietarako, larrialdi egoeran dauden pertsonak hartzeko eta gizarte gaiekin lotuta dauden beste kasuetan erabili ahal izango da.

Fleming eskola publikoko erreformak (ohiko 85.000 euroko aurrekontuari 19.500 euro batuko zaizkio)

2018ko ohiko aurrekontuek zentro publiko honen bi hezkuntza eraikuntzak (Arroa eta Arratzain) konpondu eta egokitzeko 85.000 euroko partida bat jasotzen zuten (azken urteetako garrantzitsuena). Kredituen eraldaketa berri honek, bideratuta zegoen partidari 19.500 euro gehitu dizkio, Flemingo guraso batzordeak eta zuzendaritzarekin batera hartutako erabaki horrekin, hobekuntza ekintza berriak egin ahal izango dira udaleko titularitatea duten bi eraikuntzetan. Horrela, udaletxe honek Amasa-Villabonako eskola publikoarekin duen konpromisoa indartzen da.

Obrako brigadentzako bi ibilgailu berrien erosketa (52.500 euro)

Berrikuntza eta ingurumen sostenguak bat egiten dute, zerbitzu eta obretako brigaden, ibilgailu zaharkituak berrituko dituen proiektu honetan. Momentu honetan, GLP ibilgailu hibrido eta SACEM zenaren pabiloiko udal instalakuntzetan kargatzeko puntua izango lukeen beste elektriko bat erosteko aukera aztertzen ari da.

Kiroldegiko kutxatilen konponketa (10.300 euro)

Momentu honetan kutxatila batzuek duten egoera txarrek, aldageletatik igerilekura dagoen bidean arazoak eragiten ari dira (altxatutako lurra eta abar), arazo honek arrisku egoerak eragiten ditu eta horregatik, denbora laburrean hasiko dira konponketak. Era berean, uraren kalitatea bermatuko duen filtro berria ipiniko da.

Amasa-Villabonako alkatearentzat, eraginkortasun eredu bezala, udala egiten ari den etengabeko prozesuari bultzada berri bat ematen diete kreditu aldaketa horiek. Maite Izagirre alkateak dioenez, “nire agintaldiaren hasieratik lehentasunezko helburuak izan dira Amasako pilotalekua eta plaza bezalako eremu publikoak berritzea; Fleming-ekin dugun konpromisoa urteetan zehar mantentzen jarraituko dugu eta Oriamendiko etxebizitzaren erreforma, gehien behar dutenekin dugun betebeharra da”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!