Azalak gure larruazalean eragiten dituen kalteez ohartarazi dute

Ataria 2018ko uztailaren 12a

Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake zure larruazalean izenarekin egin dute kanpaina, gaur, Villabonako Malkar plazan.

Interes sozialeko entitateekin udaletxeak duen kolaborazio lerroaren barnean Minbiziaren Aurkako Elkartearen bertako taldeak, azaleko minbizia prebenitzeko sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du gaur Villabonan.

Goizeko 10:00etatik eta 13:30ak arte, bi karpa eta unitate mugikor bat izan dira Malkar Plazan. Bertan, informazio pertsonalizatua eskaintzeaz gain, eskatu duen pertsona orori dohaineko azaleko proba bat egin zaio.

Bestalde, elkarteko boluntarioak, Malkar Plazara gerturatzen diren gaztetxoei, informazioa helarazteaz gain, eguzkiaren esposizioaren inguruko jokoak egin dituzte, azken hau baita azaleko arazo askoren jatorria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!