Pertsona bat atxilotu dute, Villabonan, anfetaminekin trafikatzeagatik

Ataria 2018ko uztailaren 2a

Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, ostegunean droga-trafikoa leporatuta pertsona bat atxilotu zuten agenteek Amasa-Villabonako etxe batean.

Ertzaintza otsailetik ari zen Villabonako bizilagun horren jarduerak ikertzen, droga-trafikoa egiten zuelakoan. Ikerketa horien ondorioz atxilotu zuten susmagarria joan den ostegunean Villabonan, eta atzo eguerdian bere etxea miatu zuten epailearen agindua lortu ondoren. Miaketan 98 gramo anfetamina eta mozteko substantzia baten 1.105 gramo aurkitu zituzten.

Atxilotuak 46 urte eta droga-trafikoagatik polizia-aurrekariak ditu, eta atzo eraman zuten epailearen aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!