Arratzaingo aldageletako teilatua, berrituta

Ataria 2018ko uztailaren 2a

Urte luzez egin izan du eskakizun hori Billabona FKEk, itogin arazoak baitzituen.

Arratzain futbol zelaiko aldagelen teilatua berritu du Amasa-Villabonako Udalak. Lanak maiatzean amaitu bazituzten ere, orain itxi dute akta udal aparejadore Igor Latasak eta Etxezabal Eraikuntzak S.L. enpresako arduradunek. Lanak behar bezala geratu direla azaldu dute.

Itoginak zituen teilatuak, eta berritze lanetarako 18.044,28 euro bideratu ditu udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!