Aranerrekako karobia zaharberrituz

Ataria 2018ko ekainaren 26a

Burdina Taldea Amasamendiko Aranerreka gunean dauden karobien garbiketa eta egokitzapen lanak egiten hasi da.

Karobiak baserri inguruetan kokatzen ziren, eta egurrarekin tenperatura altutan egosten zen kareharritik kare bizia lortzen zen. Lurrak ongarritzeko, baserrietako hormak zuriz margotzeko edo ukuiluak garbitzeko erabiltzen zen, gero, kare bizi hori.

Hain zuzen, ondare horri «dagokion balioa eman eta bere historia zabaltzeko» asmoz, hemendik gutxira urtebeterako elkarlan hitzarmen bat sinatuko dute Amasa-Villabonako Udalak eta Burdina Taldeak, Eneko Urdangarin landa eremuko zinegotziak azaldu duenez.

 

Zaharberritze lanak amaitu ostean, informazio panelak jarriko dituzte, labeen historia azaltzeko, Amasa eta Villabonaren arteko bateratzearen 400. urteurreneko ospakizunen barruan. Horrez gain, OSATUZ programaren barruan, Aranerrekako bidea konpontzea dago aurreikusita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!