Villabonako Santio jaiak 2018

Lau erraldoi berri izango dituzte Amasa-Villabonan

Ataria 2018ko ekainaren 21a

Orain arteko erraldoien egoera kaxkarra ikusita, beste bi bikote egitea erabaki zuten. Festetan estreinatuko dituzte.

Bi bikote dira: batetik, baserritar bikotea, tradiziozko herriko arropekin apainduak, eta bestetik, Pedro Yarza Villabonako Besamotza izenez ezagutzen den pilotaria eta Amasako Iturrigoxoko emakumea.

Irungo Garate anaien tailerra izan da konpartsako pertsonaiak egiteko ardura izan duena, Pepita esnezalea eta Xanti Udaltzaina buruhandiak egiteko ardura izan zuen enpresa berbera. 21.780 euroko aurrekontua izan dute lan horiek egiteko.

Erraldoi bakoitzak 30 kilo inguruko pisua du, eta 3,65 metroko altuera dute, 4 metro inguru martxan daudenean. Erraldoien eraikuntza erabat artisaua da, eta desmuntagarriak dira, garraioa errazteko. Xehetasun guztiak zaindu dituztela azaldu du udalak.

Aurtengo Santio festetan estreinatuko dituzte, baina aurrez, herritarrek ezagutzeko aukera izango dutela jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!