Billabona FKEren denboraldi amaierako bazkaria, sari eta guzti

Ataria 2018ko ekainaren 16a

Denboraldiko jokalari erregularrenak saritu dituzte bazkariaren ondoren. Taldea utziko dutenak ere gogoan izan dituzte.

Urtero bezala Billabona FKE familiak denboraldi amaierako bazkaria egin du. Alde batetik, taldea uzten duten jubenilak omendu dituzte: Unai Zabala, Egoitz De La Canal, Oier Etxezarreta, Kimetz Urkola, Jon Jauregi, Gorki Tormo eta Sofien Perez.

Bestetik, denboraldiko jokalari erregularrenak saritu dituzte:

- Gorki Tormo Ohorezko jubenila.

- Urtzi Zubeldia preferente mailakoa.

- Oier Iriarte infantil txikia.

- Eñaut Aranburu infantila.

- Kepa Otegi ohorezko kadetea.

- Eñaut Jauregi kadetea.

- Oihan Jauregi jubenila.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!