Iraitz Arrospide, garaile Oñatin

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 5a, 10:36
Argazkia: Goiena.eus

10 kilometroko ibilbidean iazko marka hobetu du billabonatarrak

Iraitz Arrospidek iazko garaipena errepikatu zuen, Oñatin. 10 kilometroko ibilbidean billabonatarra nagusi izan zen, 30 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Iaz lortutako garaipena berritzeaz gain, minutu eta erdian hobetu zuen 2017ko denbora.

Euriak ez zien lasterketa irabazi zuten Elena Loyori eta Iraitz Arrospideri traba handiegirik egin, zirkuituan hegan egin zuten-eta. Ezin esan proban emozio handirik egon zenik, Elena Loyok eta Iraitz Arrospidek beste maila batean daudela erakutsi zutelako.

Emakumezkoenean, sikiera, Loyok lehenengo itzulietan protagonismoa Maider Leozekin eta Estela Navascuesekin partekatu zuen, baina lasterketa erdi baino gehiago bakarrik egin zuen. Oiana Ortiz tolosarra, Lourdes Colomo zizurkildarra eta Maialen Muñoz ibartarra ere sailkapeneko goiko postuetan sailkatu ziren.

1 Elena Loyo 35.41.24
2 Maider Leoz 37.12.49
3 Estela Navascues 38.19.14
4 Sian Robertson 39.02.05
5 Janire Ferdandez de Olano 39.24.05
6 Pilan Moran 39.36.65
7 Izaro Rubio 39.47.87
8 Naroa Sagarna 40.25.05
9 Oiana Ortiz 40.35.49
10 Marisol Ramos 40.43.05
11 Lourdes Colomo 40.59.24
12 Maialen Muñoz 41.13.81

Gizonezkoetan are nabarmenagoa izan zen aldea, itzuli batean ere ezin izan zioten-eta eutsi Arrospideren erritmoari. Billabonakoak ordu erditik jaistea nahi zuen, baina eguraldia, eta zoru labainkorra, ez zeuden horretarako. Hala, minutu eta erdiko aldea atera zion lasterketa hori irabaztea zer den dakien Imanol Cruzi, pentsa.

Sailkapena, gizonezkoak:

1 Iraitz Arrospide 30.42.50
2 Imanol Cruz 32.11.50
3 Antonio Echeverria 32.35.56

Hementxe Goiena telebistaren laburpena

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!