Villabonako Santio jaiak 2018

Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa, martxan

Ataria 2018ko ekainaren 4a

2016ko azala

Ekainaren 18a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna. Aurten, epaimahaia jai batzordeak osatuko du.

Azken urteotan bezala, Villabonako Santio jaietako egitarauaren azala lehiaketa bidez aukeratuko da. Joan den urtean saririk gabe utzi zuten lehiaketa, aurkeztutako lanek "kalitate nahikorik ez" zutela argudiatuta.

16 urtetik gorako herritarrek soilik parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Hona hemen oinarriak:

  • Lanek originalak izan beharko dute
  • Norbaitek originala ez den lanen bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 zentrimetrokoa da, eta edozein teknika erabili ahal izango da.
  • 'Santio Jaiak - Villabona 2018' testua eraman beharko du.

Lanak Villabonako Udaleko Zuretzat bulegoan aurkeztu beharko dira hilaren 18a baino lehen, 08:00etatik 14:00etara bitarte. Itxita egongo den gutun-azal batean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!