Giro onean ari dira ospatzen 72. urtemuga

Ataria 2018ko ekainaren 2a

Villabonako Behar Zana elkartekoek pilota jaialdia egin dute arratsaldean eta joko garbi partida bat jokatu dute lehendabizi. Ondoren kirol egokituan aritu dira eta emakumeak, berriz, gomazko pilotarekin palan. Bukatzeko, eskuz binaka, Lizaso eta Urbieta, Otaño eta Esnaolaren aurka aritu dira.

Atzo abiatu zuen pilota elkarteak bere urteurrena ospatzeko egitaraua, txupinazoarekin. Bezperan, pilota solasaldia izan zen, Jon Eskuderok gidatuta Gurea antzokian.

Atzo, bola tiraldia eta sagardo dastaketarekin batera, buruhandi eta erraldoiak atera ziren kalera Geronimo dultzaina taldeak lagunduta. Gaur pilota eskolako haurrek bazkaria izan dute elkartean, eta gauean, bazkide guztiak bilduko dira afaritarako. Gauean Behar Zana elkartearen danborrada aterako da kalez kale.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!