Maite Izagirre alkatea, Eneko Urdangarin Ingurumeneko zinegotzia eta Alaitz Bilbao ingurumeneko teknikaria izan ziren batzar aretoan eta ikasleek argi utzi zuten, bertan aurkeztutako lan eta proposamenak maila eta eremu desberdinetako ikasleen, irakasleen eta gurasoen elkarlanaren fruitua direla.
Gai desberdinak aztertu ziren: kontsumoa, mugikortasun eta erosketak; aldi berean Amasa-Villabonaren oraingo egoera eta Tolosaldeak eskaintzen dituen aukerak.
Hezkuntza zentro desberdinetako ikasleek, grafikoekin egindako dokumentu luze bat aurkeztu zuten, dokumentu hori, hausnarketa eta proposamen desberdinez osatuta dago eta Amasa-Villabonako bizitza zein ingurumen kondizioak hobetzeko hausnarketa eta ikerketa modura balio du.