San Isidro eguneko ekitaldiak Amasan

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 16a, 18:23

Udal ordezkariek parte hartu zuten Amasako San Isidro eguneko ekitaldietan.

Festa elizari buelta eman zion prozesio batekin hasi zen. 10:30ean hasi zen meza eta ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten guztiz beteta zegoen Uxo-Toki elkarte gastronomikoan. Ekitaldi erlijiosoetan Amasa-Villabonako alkatea den Maite Izagirrek eta Eneko Urdangarin zinegotziak hartu zuten parte.

Festak egun osoa iraun zuen. 13:00etan erromeriaz gozatzeko aukera izan zen Kupela taldeko trikitilari eta Larrañaga eta Loidisaletxe bertsolarien eskutik. 14:00etan Iturri Goxo jatetxean egin zen bazkaria eta 21:00etan berriro ere, Uxo-Toki elkartean afaria izan zen trikitilari eta bertsolarien laguntzaz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!