Ardoaren bueltan

Ataria 2018ko maiatzaren 12a

Villabonan bosgarren aldiz egin dute Ardo Azoka. Plazan ziren egitekoak, baina eguraldia dela eta, Berdura plazan egin dute.

Egun osoko azoka ari dira egiten Villabonan. Goizean gerturatu da jendea, tantaka izan bada ere, eta arratsaldean ere izango da aukera. 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte, berriz ere, postuak. Besteak beste, Alkizako Urruzola txakolina dastatzeko aukera dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!