Udal artxiboan hobekuntzak egin dituzte

Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Ikertzaileentzat eremu berria prestatu du Amasa-Villabonako Udalak.

Udalak, memoria historikoa sustatzen duen Osatuz Bizikidetza programaren bigarren faseko markoaren barruan, ikertzaileei (historiagileei, kazetariei...) bideratutako gune berri bat ahalbidetu du udal artxiboan. Orain arte, ez zegoen gunerik bertako historia ikertu nahi zuenak bere lana baldintza egoki batean garatu ahal izateko.

2.500 euroko inbertsioarekin, eremu berriak, mahai eta informatika tresna berriak ditu non ikerlariak, egin beharreko kontsultak egin eta bere ikerketa lana garatu ahal izango duen.

Hau ez da udal artxiboan aurrera eramango den ekintza bakarra, 2018ko aurrekontuak, planoak eta balore handiko dokumentu historikoak zaharberritzeko 8.000 mila euroko partida gehigarria duela kontuan izanda.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!