Villabonako abesbatzen III. Zikloa abiatuko dute igandean

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 4a, 17:06

Eresargi Abesbatzak antolatuta, maiatzeko igande guztietan, Euskal Herri mailan zein nazioartean ospe handia duten abesbatzen kontzertuak izango dira, 19:30ean, Gurea zinean.

Maiatzaren 6an, igandean, Eresargi abesbatzak berak zabalduko du zikloa, Juan Mari Iparragirreren zuzendaritzapean. Maiatzaren 13an, Donostiako Easo Musika Eskolako Araoz gaztetxoen abesbatza entzutetsua izango da, eta hilaren 20an, Javier Busto zuzendari ospetsuak zuzentzen duen Aquam Lauda abesbatza irundarrak abestuko du, erdi aroko musikatik hasita garaikidera arte, obra sakratu nahiz profanoak interpretatuz. Kontzertu hauek guztiak doakoak izango dira.

Zikloari amaiera emateko, umorea izango da nagusi. Golden Apple Quartet talde ezagunaren emanaldia izango da maiatzaren 27an. “Golden Gran Selección” ikuskizuna eskainiko du laute ezagunak. Azken kontzertu honetako salneurria 7 eurokoa da.

Mertxe Garmendia kulturako zinegotziak dioenez: “programazioa geroz eta finkatuagoa da urtetik urtera, eta udaletxeak, Eresargi Abesbatzaren ekimen zoragarri hau sustatzen jarraituko du. Amasa-Villabonako abesbatzen txapelketa hau, eskualde mailan bakarrik ez, Gipuzkoa mailan erreferente bilakatzea du helburu”.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!