Villabonako udaleku irekietan izena emateko aukera

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 25a, 13:26

Uztailean egingo dira udaleku irekiak Amasa-Villabonan eta izen emateak zabalik dira, apirilaren 26tik maiatzaren 11ra.

Villabonako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (943 69 21 00) eta Villabonako Gaztelekuan (943 69 47 87) jaso ahal izango dira izen emateko orriak.

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara egoten da zabalik arreta zerbitzua eta 16:00etatik 17:30era gaztelekua. Gainera, programa aurkezteko garaian gurasoekin bilera egingo da ekainaren 21ean, Gurea aretoan 17:00etatik aurrera.

Uztailaren 2tik 20ra izango dira aurtengo udaleku irekiak eta bi urtetik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara bitarteko haurrentzat egongo da aukera. Herrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna. 81,44 euro ordaindu beharko dute herrian erroldatutakoek eta ez kanpokoek 122,16 euro. Bigarren anai-arrebek eta hurrengoek beherapenak izango dituzte.

Begiraleak behar dira

Udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek ere maiatzaren 11ra bitarteko epea dute izen emateko. Derrigorrezkoa izango da 18 urteak beteak izatea edo aurten betetzea; euskara ondo menperatzea eta elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.

Izen ematea Urtxintxako lan poltsaren bidez egitea aholkatzen da, horretarako esteka erabili beharko da. Villabonako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo Villabonako Gaztelekuan ere izango da informazio gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!