2018/04/28 12:00

Bertso Pilota Jaialdia

Bertso Pilota Jaialdia
Behar Zana pilotalekua, Amasa-Villabona
Behar Zana taldean palaz ari diren emakumeek jokatuko dute, eta 3 bikote ariko dira bertsolari banak lagunduta.
Bertsotan Beñat Karrera billabonatar gazteak jende aurrean lehen saioa izango du. Kristina Ezkurdia eta Nahikari Iturbe bikotearen bertso-botilero izango da.
Oihana Iguaran amasarrak Beatriz Unzue eta Amaia Azkue aholkatuko ditu bertsotan, eta hirugarren bikotea Amaia Agirre eta Irati Iturbek osatuko dute. Amaiak lan bikoitza izango du; palaz kiniela irabazten saiatzeaz gain, bertsotan ere egin beharko baitu.
 
18 tantora iristen den lehen bikotea izango da garailea.
Sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!