Ostegunean 'La Traviata' opera ikusteko aukera Gurea aretoan

Ataria 2018ko apirilaren 23a

Operaren zikloko ikuskizun berria, apirilaren 26an, ostegunean izango da. Amasa-Villabonako udaleko kultura sailak programatu du Opera en pantalla programaren barruan.

Kasu honetan, musika eta antzerkia gustuko dutenek, La Traviata, 3 aktotan banatuta dagoen opera erromantikoa, Giuseppe Verdi konposatzaile italiarraren maisulanaz gozatzeko aukera izango dute.

Alejandro Dumasen La dama de las camelias liburuan oinarritzen da eta XIX. mendeko Frantzia hipokrita eta matxistan girotzen da. Bertan, Violetta Valéry prostitutaren azken egunak kontatzen dira. Protagonistak bere bizitza desberdina izan daitekeela amesten du, baina azkenean, garai hartako moral nagusiak menderatzen du.

Proposamen original hau Gurea zinean ikusteko aukera izango da, Sidneyko (Australia) badiako ispiluz betetako eta flotagarria den oholtza berdingabea izango ditu.

Ikuskizunaren ondoren, lunch bat antolatu da bertaratzen den pertsona guztientzako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!