Bide-segurtasun programa pedagogikoa Villabonako Gurean

Ataria 2018ko apirilaren 11

Leidorren eskaini zuten saio bera otsailaren 15ean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren Don't be Dummy. Zuk ez duzu ordezkorik ekitaldi ibiltaria bihar izango da Villabonako Gurea antzokian, 11:00etan. Zubimusu ikastolako eta Erniobea institutuko 107 ikaslek eta 7 ikaslek hartuko dute parte.

Istripuak prebenitzeko programa berria da martxan jarri dutena eta orain arte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 19 udalerritan egin dira saioak. Besteak beste, otsailaren 15ean egin zuten Tolosako Leidorren. Aurtengo ikasturtean, momentuz 6.800 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta 35 bat lagun beraien esperientzia pertsonala kontatzera ausartu dira.

Bideo eta audio lehiaketa

Don't be Dummy hezkuntza programarekin lotzen duten Zuk ez duzu ordezkorik bideo eta audio lehiaketa. Trafiko Zuzendaritzak trafiko-istripuak saihestu nahi ditu eta mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du gidari hasiberrien artean. Maiatzaren 6ra arte eman daiteke izena, horretarako propio jarri duten webgunean eta sari bikainak egongo dira jokoan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!