Ander Ortiz de Murua artista gonbidatua izango da 'ExP 2018 en blanco' erakusketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 6a, 10:56

Apirilaren 6an, 20:00etan, Donostiako Egiako kultur etxean inauguratuko da erakusketa eta apirilaren 30era arte izango da ikusgai 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Egur gainean egindako margoa erakutsiko du Ander Ortiz de Murua artista billabonatarrak. Calor entre tus patas izenburua jarri dio lanari eta Donostiako ExP artisten kolektiboak gonbidatu du ExP 2018 en blanco erakusketan parte hartzera.

Iñaki Gonzalez Gurpegi, Juan Crespo Gete, Alaitz Gomez, Lucia Fermin, Alex Gonzalek osatzen dute ExP kolektiboa eta hauekin batera Juan Carlos Cardesin eta Jose A. Fermin Gorosabel Gipuzkoako Artisten Elkarteko kideek parte hartzen dute Egia kultur etxean ikusgai den erakusketan.

En blanco argazkia erakutsiko du Juan Crespo Getek, Autocensura / Metemorfosis instalazioa Iñaki Gonzalez Gurpegik, Tabú instalazioa Alaitz Gomezek, El hotel que nunca existió obra Juan Carlos Cardesinek eta Sindrome Tabakalera izenekoa Jose A. Fermin Gorosabelek.

Donostiako Baztan kalean dago kokatuta Egiako kultur etxean eta bertan izango da ikusgai erakusketa, astelehenetik ostiralera, apirilaren 30era arte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!