Erakutsiz ikasi

Nongoa ote Atxaga?

Eneritz Maiz Etxarri 2018ko martxoaren 28a

Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako ikasleek egin dute bisita lehen aldiz 'Tolosaldeko Ataria'-ko erredakziora.

Autobusa hartu eta goiz pasa egin zuten Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako DBH 2ko hogei ikaslek, TOLOSALDEKO ATARIA-ko erredakziora. Amasa-Villabonako ikasleez gain, Zizurkil edota Adunakoak ere baziren. Komunikabide batean nola lan egiten den ezagutzen ondo pasa zutela adierazi zuten ikasleek, eta «oso pozik» ibili zirela.

URDURITASUNA GALDERETAN

Irrikaz hartu zuten lehiaketan parte hartzearena, eta gogotsu aritu ziren. Euskal atsotitzei errepasoa, matematika ariketak edota euskal abestiak asmatu behar izan zituzten. Baina eskualdeari lotutako galderei ere erantzun behar izan zieten, eta hor zalantzak agertu ziren edota errepasoa egin beharra. Lehiaketak, behintzat, Bernardo Atxaga nongoa den gogoan izateko balio izan duelakoan agurtu ginen irratitik.

Behin bisita bukatu eta kanpora atera ostean, «nik honetan lan egin nahi dut» esan zuenik ere izan zen. Ea bada, etorkizuneko kazetaririk ateratzen den Aiztondo aldean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!