Kataluniari babesa erakutsi dio Amasa-Villabonak

Ataria 2018ko martxoaren 27a

Berdura plazan bildu ziren herritarrak. ArgazkiaK: AMASA-VILLABONAKO EH BILDU

Villabonako herriak Kataluniari babesa erakutsi nahi izan dio Berdura plazan egindako elkarretaratzean. Herritarrak Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lelopean bildu dira.

Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dagok eta EH Bilduk bat egin dute deialdiarekin. Amasa-Villabonako kasuan, herriko EH Bildu eta Gure Esku Dago taldeek elkarlanean antolatu dute mobilizazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!