Danok Danena, etxean nagusi

Asier Imaz 2018ko martxoaren 16a

Gipuzkoako Halterofilia Txapelketan emaitza bikainak lortu ditu Villabona eta Zizurkilgo taldeak

Martxoaren 10ean Villabonan Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatu zen, senior eta master mailetan. Danok Danena etxeko taldeak emaitza bikainak lortu zituen Olaederra kiroldegian.

Master mailan, 35 urtetik gorakoetan, Andres Rubiños hirugarren geratu zen, Ruben Caballeroren aurretik. 40 urtetik gorakoetan, Aitor Telcedorrek bigarren egin zuen, Aitor Ferreroren aurretik.

Senior mailan, emakumeetan, Naiara Madridek lehen postua lortu zuen 58 kiloko mailan. 63 kiloren barruan, Laura Plazasek postu bera lortu zuen, 69 kilotan Nalu Herranzek bezala. Kategoria guztiak kontuan hartuta egiten den sailkapenean txapela Naiara Madridentzat izan zen.

Senior gizonezkoetan, 69 kilotan, Jon Sasiainek lehen postua lortu zuen, Andres Rubiñosen aurretik. 77 kilotan, Jon Rodriguezek bigarren amaitu zuen. 85 kilotan, Mikel Alvarez, Alejandro Tomas eta Asier Gallego lehen hiru postuetan geratu ziren, hurrenez hurren. Aitor Ferrero seigarrena izan zen. 94 kilotan Jon Ander Iriartek irabazi zuen, Gorka Endjiloren aurretik. 105ekoan, Ruben Caballero eta Aitor Tecedor nagusitu ziren. Kategoria guztiak kontuan hartuta, Mikel Alvarez izan zen txapelduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!