Giza katea 2018

Giza katea aurkezteko ekitaldia asteartean Villabonan

Ataria 2018ko martxoaren 15a

Gurea zinema aretoan martxoaren 20an, asteartea, 19:30ean egingo da aurkezpena.

Amasar eta billabonatarrek Gure Esku Dagok antolatutako giza katean nola parte hartu dezaketen azalduko da aurkezpen ekitaldian eta izen emateko aukeren berri emango da.

Informazio gehiago eskuratu edo lagundu nahi duenak horretarako aukera izango du helbide honetan: gizakateaamasabillabona@gmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!