Honakoa adierazten da bandoan:
1- Nire gaitzespen irmoa denon artean sortzen ari garen bizikidetza ezegonkortzen saiatzen diren akzio hauen aurrean
2- Guztiona den eremu publikoa eurena dela pentsatzen duten pertsona edo kolektibo hauek eragindako erasoak ezin ditugu onartu, denon ongizateari egiten diote kalte, inondik inora onartu ezin daitekeena.
3- Pintada hauen egileek, beraien helburuak defendatzeko erabiltzen dituzten moduak, kausari zilegitasuna kentzen diotela jakin beharko lukete. Demokrazian, helburuak baliabideak baitira.
4- Udalak bandalismoaren aurka irmotasunarekin jokatuko du berriro ere gerta ez daitezen. Akzio horiek galera ekonomikoa sortzen baitute.
Erantzun kolektiboa
Maite Izagirre alkateak martxoaren 8aren biharamunean egindako adierazpenaren harira hainbat emakume idatzi bat sustatzen ari dira. Adierazpenari adostasuna adierazteko Martxoak 8 Amasa-Villabonan: argazki bat, ondorio batzuk adierazpenari sinadura ematea eskatzen du emakume taldeak.