Dantzari Eguneko bazkarirako txartelak salgai

Ataria 2018ko martxoaren 13a

Datorren igandean, martxoak 18, Dantzari Eguna ospatuko da Amasa-Villabonako kaleetan.

Oinkari Dantza Eskolako gaztetxoek emango diote hasera egunari. Herrian zehar hainbat dantza eskainiko dituzte 11:30etik aurrera, eta 13:00etan emanaldia egingo dute Malkar Plazan.

Ondoren Bazkari Herrikoia egingo dute Txermngo Zubimusu ikastola azpian. Txartelak Amasa Kafetegian dira salgai. Haurren txartelakk 10 euroko salneurria du, eta helduenak, berriz, 15 eurokoa. Txartelak erosteko epea ostegunean 17:00etan amaituko da.

Egunari amaiera berriz erromeri bikain batekin emango diogu Bide Batez taldearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!