Toti Martinez de Lezea ostegunean Subijana etxean

Ataria 2018ko martxoaren 13a

Villabonako kultura sailak antolaturiko ekintzen artean, Toti Martínez de Lezea (2000. urteko Zilarrezko Euskadi Saria) gasteiztarrak, bere azken nobela Ittun izenekoa aurkeztuko du martxoaren 15ean Subijana etxean 19:30ean.

“Los hijos de Ogaiz”, “La comunera” edo “Las torres de Sancho” euskal literatura garaikidearen erreferentziazko lanen egilea da Martinez de Lezea.

“Enda” (2014) nobela arrakastatsuaren argumentua berrartuz, idazle polifazetikoaren genero fantastikoko lan berriaren istorioa Aralar mendian (herensugearen mendilerroan) kokatzen da. Euskal mitologiaren elezaharren inguruko keinu ugari topatuko ditugu liburu berri honetan, bere garaian Joxe Miel Barandiaranek  bere lanetan jaso zituenak.

Martxoaren 15ean aurkezpen dinamiko eta interaktibo batean parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, liburuaren euskarazko zein gaztelaniazko hainbat ale lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!