M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Kalejira zaratatsua eta elkarretaratzea, martxoaren 8an

Ataria 2018ko martxoaren 5a

Villabonako mugimendu feministak Emakumeok planto lelopean egingo den greba deialdiarekin bat egiteko eskatu die Amasako eta Villabonako emakumeei.

Grebaren seinale gisa, balkoi eta leihoetan amantalak eskegitzeko deia luzatu dute mugimendu feministatik.

Hauexek dira antolatutako ekitaldiak:

11:00. Herri guztian zehar, udaletxetik hasita kalejira zaratatsua egingo da herri guztian zehar. Kalejirara batzeko puntu more hauetara gerturatzeko deia luzatu da: Errebote plaza, anbulatorioa, Malkar plaza, Xalduko biribilgunea eta Olaederra kiroldegia.

19:00. Elkarretaratzea Malkar plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!