Munduko Txapelketa 18. postuarekin hasi du Ane Iriartek

Asier Imaz 2018ko martxoaren 1a

Bere lehen parte hartzean scratch-eko finalean egon da billabonatarra. Igandean puntuaketa proban parte hartuko du Iriartek.

Munduko Pistako Txirrindularitza Txapelketa Herbehereetako Apeldoorn hirian jokatzen ari dira. Ane Iriarte lehen aldiz aukeratu dute Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioarekin. Billabonatarra scratch proban lehiatu zen bere lehen agerraldian, eta euskal ordezkari onena izan zen, 18. amaituz. Igandean amaituko da bere parte hartzea aurtengo Munduko Txapelketan, puntuaketa proban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!