Udaberriko ikastaro eskaintza zabala, Amasa-Villabonan

Ataria 2018ko ots. 23a, 11:31

Udaletxeko Zuretzat bulegoan eman beharko da izena martxoaren 2a baino lehen, 08:00etatik 14:00etara. 943 69 21 00 telefonora hots eginda edo zuretzat@villabona.eus helbidean lortu daiteke informazio gehiago.

Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, udalak taldea bertan behera utzi ahal izango du.

Hau da aurtengo udaberrirako egin duten eskaintza:

SENDABELARRAK

Inguruan dauzkagun sendabelarrak ezagutu eta hainbat sendagai egiteko aukera izango da: jarabeak, infusioak, ukenduak, xaboiak...

Irakaslea: Izaskun Gurrutxaga
Ordu kopurua: 28 ordu
Noiz: martxoaren 6tik ekainaren 19, astearteetan 18:30tik 20:30era
Prezioa: 65 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 80 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

MOKADU TXIKIAK

Etxean egiteko moduko mokadu, pintxo eta mini plater erraz eta bitxiak prestatuko dira. Ohikoak diren osagai eta teknikak erabiliz, elaborazio itxuroso eta dibertigarriak egiteko pautak azalduko dira.

Irakasleak: Javi Rivero eta Eneko Amondarain
Ordu kopurua: 6 ordu
Noiz: martxoaren 13an eta 14an, asteartea eta asteazkena 19:00etatik 22:00etara
Prezioa: 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 48 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa)

KARTOIZKO KAXEN BIRZIKLAPENA ETA SCRAPBOOKING

Kartoizko kaxak oinarri hartuta, bigarren aukera bat emango zaie hainbat materiali (arropa erabilia, papera, kartoia...), eta objektu ugari egiten ikasiko da: liburu-kutxak, diru-zorroak, poltsak, bitxiontziak... Horrez gain, scrapbooking teknikaren hastapenak landuko dira.

Irakaslea: Leyre Martin
Ordu kopurua: 30 orduko ikastaroa
Noiz: martxoaren 14tik ekainaren 13ra, asteazkenetan 18:00etatik 20:30era
Prezioa:75 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 90 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa)

ARGAZKIGINTZA

Argazkigintzaren hastapenak ikasiko dira ikastaro honetan. Mugikorrekin argazkiak ateratzen direnek zein argazkigintza analogikotik datozenek parte har dezakete.

Irakaslea: Egoitz Bengoetxea
Ordu kopurua: 10 orduko ikastaroa
Noiz: apirilaren 11tik maiatzaren 23ra, astearteetan 19:00etatik 20:30era
Prezioa: 30 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 40 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa)

KLOWN IKASTAROA HAURRENTZAT (8-12 URTE)

Helduen ikuspegitik, umeek pailazokeriak egiten dituzte. Eta halakoak egitea begi txarrez ikusita dago askotan, ikastaro honetan sudur gorria jantzi eta askatasunez eta inolako epaiketarik gabe guzti hau landuko da.

Irakaslea: Anartz Zuazua
Ordu kopurua: 16 ordu
Noiz: apirilaren 11tik ekainaren 20ra, asteazkenetan 17:30etik 19:00etara
Prezioa: 50 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 60 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: euskaraz

IKEBANA

Harmonia eta perfekzioa bilatzen dituen lore-diseinu honen printzipioak ikasiko dira ikastaroan.

Irakaslea: Maria Esnal
Ordu kopurua: 6 orduko ikastaroa
Noiz: maiatzaren 7tik 28ra, astelehenetan 18:30etik 20:00etara
Prezioa: 45 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 60 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gaztelaniaz

SERIGRAFIA

Norberaren irudiak eta diseinuak (argazkiak, marrazkiak...) serigrafiatzen ikasiko da, hainbat euskarritan: oihalak, paperak, egurra...

Irakaslea: Virginia Ameztoy.
Ordu kopurua: 12 orduko ikastaroa
Noiz: maiatzaren 8tik 29ra astearteetan 18:30etik 21:30era
Prezioa: 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat eta 50 euro gainerakoentzat
Hizkuntza: gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!