Inauteriak eta gero ere, mozorro festa

Ataria 2018ko otsailaren 17a

Villabonako Gaztetxeak After Iñauteriak jaia antolatu du gaurko. Tolosako inauteriak pasata, herrian ere neguko festak ospatu nahi izan dituzte eta egitaraua irekitzeko haurrentzako jokoak egin dituzte.

Gaztetxeko Irune Alfonsok eta Alaitz Iturtzaetak esan dutenez, lehen aldiz antolatu dute After Iñauteria eta espero dute herritarrak elkartu eta aurrerantzean egitea ere. Egitaraua irekitzeko haurrentzako jokoak egin dituzte eta baita txokolate jatea ere. "Gaztetxea herritar guztiei irekita dagoela adierazi nahi dugu, ez dela gazteentzako bakarrik, eta horregatik antolatu ditugu haurrentzako ekintzak ere", esan du Iturtzaetak.

23:00etan Lady Banana Zaragozako taldea izango da eta 00:15ean mozorro onenari saria ere banatuko dute, bukatzeko DJ DZ & Gatxet izango dituzte musika jartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!