Erretiroa hartu duen Ana Arilla udal langileari agurra

Ataria 2018ko otsailaren 7a

44 urte eman ditu Amasa-Villabonako udaletxean administrari bezala lanean eta erretiroa hartuko du orain. Omenaldia egin diote lankideek.

Aita Luziano Amasa-Villabonako aguazila zuen eta udaletxeko goiko solairuan kokatuta zegoen etxebizitzan jaio zen Ana Arilla. Ezkondu bitartean bertan bizi izan zen.

Gerora, administrari bezala lanean jardun izan du udal bulegoetan 44 urtez. Erretiroa hartzera doa eta bere lankideek lore sorta eta opari batekin agurtu nahi izan dute. Argazki zaharrekin eta bertso batekin osatutako koadroa eman diote oparitan. Oihana Iguaranek idatzi du bertsoa:

Gurasoengandik hasi
ta zugana zenbat pausu
Luzianoren lanetan
zu ez jardun arren usu
ordenagailu aurrean
ze langile fin ta sutsu
Ta lankide gisa berriz
bizi, gertuko, amultsu.
Harrerara datorrenak
nahiz ta faltan sumatu zu
Gozatu datorkizuna
hemen izango gaituzu
Ia-ia bizitza bat
Udalean pasa duzu
eta bertan gabiltzanoi
bizia eman diguzu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!