Otsaila kulturaz blai Amasa-Villabonan

Ataria 2018ko otsailaren 7a

Kulturari tarte handia eskaintzeko aukera izango dute billabonatarrek. Kulturarekin hasi eta amaituko dute hila, mota guztietako ekintzak izanik; jaialdiak, antzezlanak, kontzertuak, filmak eta dokumentalak, besteak beste. 

 

Etxeko txikiek izango dute protagonismoa hilabete hasiera honetan. Haurrentzako antzerkiarekin hasi; GU (ez gaude bakarrik) eta, jarraian, inauteriak direla medio, Amasa-Villabonako umeek eta gaztetxoek urteroko jaialdia ospatuko dute; Fleming eta Zubimusu ikastetxeetako ikasleen jaialdia. 

Helduentzako ekitaldiak ere egongo dira, horien artean, Joxean Mixel Bedaxagar musikariak eskainiko duen kontzertua; Belatxa diskoaren aurkezpena, San Martin elizan. Gainera, hila osatzeko, dokumental eta film ugari ikusgai izango dira Gurea antzokian, Wonderstruck, Tres anuncios en las afueras, Angry inuk, eta Los archivos del Pentagono, besteak beste. 

Aipatzekoa da, antzerkia eta umorea ere izango direla Gurea antzokian. Ez dok hiru antzezlana ikusteko aukera izango dute herritarrek. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!