Filmaren sinopsia: Klitoriaren eszisio errituala jasan zuen Collé Ardok, bere alaba bakarra trantze horretatik libratzea eta sexu-mozketatik salbatzea lortuko du. Garbikunde erritua zazpi urtean behin ospatzen da, bertan herriko neska gazteek klitoriaren eszisioa jasan behar dutelarik. Zeremonia berriaren unea iristen denean, ebaketa hori ez pairatzeko lau neskek herritik ihes egin, eta Colléren babesa bilatuko dute. Herria gatazka bizian dago halako egoeraren aurrean, bi motako balioak kontrajartzen baitira: “moolaadéa”, asilo-eskubidea, “salindearen” aurka, eszisioaren usadioaren aurka.