Ertzaintzak Villabonako taberna baten jabea atxilotu du "drogarekin trafikatzeagatik"

Ataria 2018ko otsailaren 4a

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiral gauean Villabonan, "herrian duen bere jabetzako tabernan drogarekin trafikatzea leporatuta".

Ertzaintzaren prentsa zerbitzutik jakinarazi dutenez, orain dela hainbat aste jakin zuen polizia autonomikoak, herritarren laguntzari esker, Villabonan dagoen taberna batean drogarekin trafikatzen ari zirela.

Agenteak joan den ostiral arratsaldean sartu ziren lokalean, eta jabea identifikatu ondoren miatu egin zuten lokala. Miaketan 36 gramo kokaina eta 16 gramo speed zituzten hainbat poltsa eta ustez drogaren salmentatik zetozen 1.412 euro aurkitu zituzten.

Horren aurrean, ertzainek atxilotu egin zuten establezimenduaren jabea droga-trafikoaren delitua leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten.

Arrastatua atzo eraman zuten Tolosako Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!