2018/02/24 19:30

Jean Mixel Bedaxagar, kontzertua

Jean Mixel Bedaxagar, kontzertua
San Martin eliza , Amasa-Villabona

Dantzari, txirula jotzaile eta kantari: ordena horretan garatu da artista gisa Jean Mixel Bedaxagar.

Belatxa izeneko disko hau, Amasan aurkeztuko duena, Jean Mixel-ek inoiz ekoitzi duen diskorik mamitsuena da. Bertan, ispiraziorik garbienak bildu nahi izan balitu bezala, oroimenik gustukoenak, doinurik maiteenak, sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondurik. Lan honetan, Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula eta ttunttuna) eta Sacha Standen (arrabita, pianoa eta moldaketak) izan ditu lagun urko talde ttipi baina eraginkor honen bidez, lanaren funtsa hobekiago azalduko delakoan. 

 Sarrera doan izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!