Apirila bitarte antzerkiaz gozatzeko aukera Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 29a, 16:51

Urtarrila eta apirila bitartean haur eta helduentzako antzerki programazioa presatu du Villabonako kultura sailak. Berritasun gisa, martxoan formatu txikiko bi antzezlan programatuko dituzte, herriko bi tabernatan.

 

Aurreko asteburuan Txalo Produkzioak-ek aurkeztutako Ergela antzerki lana izan zen Villabonako Gurea antzokian, Sara Cozar eta Joseba Apaolazak hartzen dute parte Begoña Bilbaok zuzendutako antzezlanean. Jordi Casanovasen lanaren moldaketa hau lehenengoz erakutsi zuten urtarrilaren 14an Hondarribian eta ondoren ekarri dute Villabonara.

Apirila bitartean egitarau hau prestatu dute Villabonan:

Martxoak 3, larunbata

20.00. Erreka tabernan Erbeste helduentzako antzerkia izango da euskaraz. Doakoa izango da sarrera. Mikel Fernandinok zuzendu eta Getari Etxegarai eta Aitor Fernandino bera ariko dira antzerki lan horretan.

Martxoak 10, larunbata

16:00 - 19:00. Go!azen antzerki lana eskainiko dute Gurea antzokian. Aurreko urteetakoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. Sarrerak 10 euroan izango dira salgai, larunbateko bi emanaldietarako.

20:00. Urrizpe tabernan San José hecho un Cristo helduentzako antzerki lana izango da gaztelaniaz. Besteak beste, Vaya Semanita telebista programan aritutako Diego Perez aktoreak eskainiko du lana. Doakoa izango da sarrera.

Martxoak 11, igandea

12:30 - 17:00. Go!azen antzerki lana eskainiko dute Gurea antzokian. Aurreko urteetakoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. Sarrerak 10 euroan izango dira salgai.

Apirilak 15, igandea

19:30. Gurea antzokian, helduentzako eta gaztelaniaz Barro rojo antzerki lana ikusteko aukera izango da. Javier Liñera aktorea ariko da taula gainean, Daniela Molina eta Linda Wisek zuzendutako antzerki lanean. Sarrerak sei euroan izango dira salgai.

Apirilak 20, ostirala

22:00. Artedrama taldeak aurkeztuta Hozkailua obra eskainiko da helduentzat euskaraz. Manex Fuchsek zuzendutako lan honetan, Patricia  Urrutia eta Ander Lipusek hartzen dute parte. Aljibean izango da emanaldia eta bost euro balioko du sarrerak.

Apirilak 22, igandea

17:00. Aljibean haurrentzat antzerkia izango da euskaraz. Ali baba eta 40 lapurrak antzerki lana eskainiko du Borobil Teatroa taldeak. Asier Solak, Julen Vagak eta Anartz Zuazuak hartzen dute parte obra honetan. Sarrerak bost euroan izango dira salgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!