Martxoaren 8rako ideia eta ekarpenak egiteko bilera

Ataria 2018ko urtarrilaren 29a

Subijana etxean, 19:00etan egingo da bilera asteartean, urtarrilaren 30ean.

Emakume Langileen Nazioarteko eguneko ospakizunen antolaketa denen artean landu nahi dute Amasa-Villabonan. Horretarako udaleko teknikariak hasiak dira martxoaren 8ko eguna antolatzen, baina ideia eta ekarpen desberdinak jaso nahi dira egitaraua aberasteko. Bileran izango da horretarako egokiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!