Sahararren alde, janari eta material bilketa egunotan

Ataria 2018ko urtarrilaren 29a

Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena urte berriarekin martxan jarri da beste behin. Tindoufeko (Argelia) kanpamenduetan orain dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren errefuxiatu sahararrentzako da.

Urtarrilaren 29tik, astelehena, otsailaren 2ra arte, ostirala, herriko eskoletan eta Udaletxearen arkupetan kokaturik dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan jasoko da laguntza.

Horrez gain, otsailaren 2an, arratsaldez, Tolosaldea Saharak Villabonako udalarekin batera bilketa berezia antolatu du. Azukrea, arroza, pasta, lekak, olioa, atuna eta sardinak oliotan, konpresak eta produktu higienikoak, eta eskolako materiala eraman beharko da. Txokolote taza bat eskainiko zaie aipaturiko produktuetakoren kilo bat Amasa-Villabonako Berdura Plazara eramaten duten guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!